XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zarataren diskordantzia batek jasoarazi zizkion begiak.

Hots susmagarriaren zergatia asmatzen saiatu zen.

Garbitzeko txorroetako bat kolpera geratua zegoen nabearen erdian eta aidean zegoen bitan banatuta bezala.

Zerbitzu hau gabe geratu ziren lau makinak lehertzear zeuden.

Urrutian, mugitzen ikusten ziren, eta, bakoitzaren aurrean, forma batek lur jotzen zuen poliki poliki.

Chickek liburua utzi eta kanpora irten zuen.

Txorroen mandu taulara jo zuen eta, bizkor, palanka bat eratsi zuen.

Hautsitako txorroa mugitu ere ez zen egiten.

Igitai baten orria zirudien, eta zurrunbiloak eginez igotzen zuen lau makinen keak.

Manduak utzi eta makinetara joan zen korrika.

Hauek piskana piskana gelditzen ari ziren.

Zerbitzu horietako gizonak lurrean zeutzan.

Beren eskuineko hankak, okertuak, angelu bitxi bat egiten zuen, eta guztiek eskuineko eskua eskumuturretik ebakita zeukaten; odola erre egiten zen kateko metala ukitzean eta aidean, kixkalduriko abere bizi usain ikaragarri bat zabaltzen zen.

Chickek bere giltzarekin zabaldu zituen gorputzak lotzen zituzten aroak, eta lau gizonak makinen aurrean etzan zituen.

Berehala mandu taulara itzuli zen eta txorroa berriro martxan jartzen saiatu zen.

Ez zuen deus lortu.

Isurkia arraia zuzenean ateratzen zen, baina laugarren makinaren pareraino iristen zenean desagertu egiten zen, eta haizkorakada bat bezain garbi nabarmentzen zen txorroaren etena.

Liburua, penaz, poltsikoan sartuz, Bulego Nagusira zuzendu zen.

Tailerretik irteteko unean, kamilariei pasoa uzteko baztertu zen.

Hauek gurditxo elektriko batean pilatu zituzten lau gorpuak eta Zabortegi Nagusira botatzera zihoazen.

Beste korridore bat pasatu zuen.

Bere aurrean, urrutian, zurrumurru ahul batekin jo zuen alde batera, txispa zuri batzuei ihes egiten utziz.

Sapaiak, oso behean, metalaren gaineko bere pausoen oihartzuna egiten zuen.

Zoruak igo egiten zuen pitin bat.